Jueves, 21 Noviembre 2024

JAKITEA ELKARTEAK BERE BIGARREN JAIA OSPATU ZUEN OTSAILAREN 6AN, DEBAKO AGIRRE JAUREGIAN

| nº 116 | mar 2014

Texto y Fotografía: JOSEMA AZPEITIA

JAKITEA ELKARTEAK BERE BIGARREN JAIA OSPATU ZUEN OTSAILAREN  ... Imagen 1

Badira lau urte Jakitea elkartea sortu zela, euskal sukaldaritza tradizionala zaindu eta bultzatzeko helburuarekin. Denbora honetan, ez dira gutxi elkarte honek sustatu eta bultzatu dituen ekimenak: Euskal Herriko Parrilla eta Burduntzi lehiaketa bi aldiz antolatu du, Ahatearen Astea bultzatu du, Dozenaka jatetxe tradizional ezagutzera eman ditu bere web orrialdea eta Ondojan.com-en hilabetero argitaratzen duen orrialdearen bitartez... eta gehiena oraindik etortzear dago!

Aurten, elkarteko bultzatzaileek Sukaldaritza tradizionala saritzeko garaia zela pentsatu dute eta 2011an egin zuten bezala, “Jakitea Jaia” antolatu zuten eta “Kaiku Sariak” banatu dituzte gure betiko sukaldaritza mantendu eta bultzatzen duten lagun eta jatetxeen artean. Jaia otsailaren 6an ospatu zen, Debako Agirre Jauregian.

Arratsaldeko 5etan hasi zen jaia eta hurbildu ziren lagun guztiak Jaki­tea­-ren kolaboratzaile diren etxe desberdinen produktuak dastatzeko aukera izan zuten, besteak beste Mitarte upeltegiaren ardoak, Rougié entrepresa frantsesaren pateak, Eusko Labeldun oilaskoa, R. Zabalaren sagardoa, Torelló Kabak, Aitonaren kafea...

Mundu guztiari arreta eginez eta guztiaren gainean, bertan zebilen, eroturik, Aratz erretegiko sukaldaria den Xabier Zabaleta, elkartearen sor­tzaile eta bultzatzaile nagusia. Berarekin batera, Oraitz Garcia kazetari gastronomikoa sari banaketaren aurkezpenaz arduratu zen.

Sariei dagokienez, Hernaniko Irubide jatetxeko Pili Bereziartuk, batetik, jatetxean euskara bultzatzeagatik jaso zuen saria. Donostiako Ganbara jate­txeko Amaia Martinezek, bestetik, Kalitatearen saria jaso zuen. Honetaz gain, Pintxorik Onenari saria Donostiako Paco Bueno tabernako “Ganba gabardina”k irabazi zuen, eta platerrik onena Astigarragako Kako jatetxeko “Katuarraina saltsan”-ek eraman zuen. Beste bi sari banatu ziren jaian zehar, biak bizitza osoko lanari eskainiak. Legazpiko Jubilatuen Etxeko sukaldari María Zabalak eta Donostiako Onkolojikoko sukaldeko arduradun Iñigo Yagüek jaso zuten. Azkenik, Madrileko Casa Julián de Tolosa Erretegiko Mikel Gorrotxategik, Euskal Sukaldaritzaren enbaxadorearen saria eraman zuen. Bere aita, Matias Gorrotxategik jaso zuen, hunkiturik.

Ostalaritzako aurpegi ezagun asko pasa ziren Miramar Jauregitik arra­tsaldeko 8ak arte luzatu zen ospakizun honetan parte hartzera.

  

Jakitea OJ116