Jueves, 21 Noviembre 2024

EUSKAL SAGARDOAREN ETA NAZIOARTEKOAREN DASTATZE GIDATU ARRAKASTATSUA HERNANIN

EUSKAL SAGARDOAREN ETA NAZIOARTEKOAREN DASTATZE GIDATU ARRAK ... Imagen 1

 

Pasa den irailaren 19an, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak antolatuta, sagardo dastatze berritzailea ospatu zen Hernanin.

Maiatzean Uzta Berri Eguna egitekoak ziren Hernanin, eta Covid-19ak sortutako egoerak bertan behera utzi zuen egitasmoa. Egin gura zen moduko ekitaldirik egiterik izan ez zenez, sagardoaren inguruko dastatze berezia eskaini nahi izan die Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak herritarrei.

Segurtasun neurri guztiak beteta egin zen dastatzea, eta, inguratu zirenek, Euskal Sagardoa ez ezik, nazioarteko sagardo desberdinak dastatu ahal izan zituzten.

Mikel Garaizabal enologo sumillerrak gidatu zuen Euskal Sagardo dastatzea. Euskal Sagardoa jatorri deituraren ezaugarriak azaldu eta Euskal Sagardo desberdinak dastatu zituzten, baita oraintxe biltzen ari diren Euskal Sagar desberdinak edo egin berri dagoen muztioa ere.

Nazioarteko sagardo dastatzea, berriz, Dani Corman sumillerraren gidaritzapean egin zen. Hiru sagardo dastatzeko aukera izan zen:

    Fuente Guijarro Ancestral, Granadakoa

    Poiré Aithentique, Bretañakoa

    Izotzeko sagardoa, Kanadakoa